Polarizazio elektriko

Molekula-mota ezberdinak, Karga elektrikoaren distribuzioaren arabera, bi multzo nagusitan sailkatzen dira: molekula polarrak eta molekula ez-polarrak. Molekula polarretan, karga positiboen zentroa eta karga negatiboena ez daude zehazki toki berean; adibide adierazgarrienetako bat H2O molekula da.

Molekula ez-polarretan ordea, karga positiboen distribuzioaren zentroa eta karga negatiboena zehazki toki berean daude: oxigeno-molekula, nitrogenoa, eta atomo berdin biren artean osatutako guztiak honelakoak dira.

Eremu elektriko bat aplikatzen denean, molekula polarrek tortsio-momentua jasaten dute, eta eremuaren norabidean lerrokatzen dira. Molekula ez-polarrak ordea, eremu elektriko baten eraginpean polar bilakatzen dira, karga-mota bakoitzak indarra jasaten duelako kontrako noranzkoan.

Polarizazio elektrikoa material dielektrikoren momentu dipolar induzitu zein iraunkorren dentsitatea azaltzen duen eremu bektoriala da. Polarizazioa momentu dipolar atomiko edo molekular iraunkor edo induzituak kanpotik aplikaturiko eremu elektriko baten bitartez lerrokatzea da.

Polarizazio bektorea (P) momentu dipolarra bolumen unitateko bezala definitzen da. Unitatea Sistema Internazionalean coulomb/m2 bezala. Polarizazio elektrikoa materialen portaera deskribatzen duen eremu elektriko makroskopikoetako bat da, beste biak eremu elektrikoa (E) eta desplazamendu elektrikoa (D) izanik.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search